Berrikuntza-proiektuak
Gure asegurudunek IPRESAn jarritako konfiantzari esker, Gipuzkoako erreferentziazko konpainia bat gara. Gure bezeroak asebetetzeko, gero eta mediku- eta osasun-prestazio hobeak eman behar ditugu, gero eta zerbitzu-maila eta kalitate handiagoarekin. Hori dela eta, ahalik eta ondoen egin behar dugu dena, baita inbertsioak egin ere, eskaririk zorrotzenak betetzeko.
Irizpide horiei jarraituz, IPRESAk teknologia berrien alde egin du, gure egungo eta etorkizuneko bezeroekin mediku-/asistentzia-harremanetan sakontzeko helburu nagusiarekin.
Teknologia berrietan oinarritutako proiektu bat bideratu nahi dugu, gure asegurudunek eta osasun-emaileek etorkizunean on line harreman bat izan dezaten.