hospitalizacion Ospitalizazioa

Lortu behar duzun ospitale-asistentziarik zabalena, preziorik onenean.

Espezialitateak, ebakuntza kirurgikoak, ospitaleratze medikoak eta diagnostiko-baliabideak.

Informa zaitez, IPRESA Ospitalizazioa da bilatzen ari zaren asegurua.

Ipresaren estaldura

OSPITALE ASISTENTZIA

  • Asegurudunak ospitalizazio-erregimeneko asistentzia jasotzeko eskubidea izango du, edozein dela espezialitate medikoa edo kirurgikoa.
  • Ospitale-zerbitzuak itundutako kliniketan ematen dira; horiek dira Gipuzkoan hornidurarik onena dutenak.
  • Larrialdi-zentro iraunkorrak, Quirón klinika eta Gipuzkoa Poliklinika.
  • Asegurudunak banakako gela izango du. Gelan, ohea dago lagun batentzat.
  • Denbora-mugarik gabeko estaldura, prozesu kirurgikoetarako.
  • Medikazio osoa ospitalean.
  • Estaldura Espainiako lurralde osoan.
  • Arrazoi psikiatrikoak eragindako ospitalizazioa, 30 egun urtero gehienez.
  • Anbulantzia-zerbitzua klinikan sartzeko.

TRATAMENDU BEREZIAK

  • Asistentzia lekualdaketetan.
  • Ekografia, Ekokardiografia eta Dopplerra.
  • Gernu- eta behazun-harrien tratamendua, talka-uhinen bidez (LITOTRIZIA).
  • EMN Erresonantzia magnetikoa.
  • OTA Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala (eskanerra).
  • Inkubagailua jaioberrientzat.

KIRURGIA BEREZIA

  • Bihotzeko kirurgia.
  • Neurokirurgia.
  • Birikako kirurgia.
  • Kirurgia plastiko eta konpontzailea.
  • Ahoko eta aurpegi-masailetako kirurgia.
  • Kirurgia laparoskopikoa.

ESPEZIALITATEAK

  • ASMA ETA ALERGIA
  • TOKOGINEKOLOGIA
  • ANALISI KLINIKOAK
  • HEMATOLOGIA
  • ANATOMIA PATOLOGIKOA
  • BARNE MEDIKUNTZA
  • ANESTESIOLOGIA ETA ERREANIMAZIOA
  • NEUROPSIKIATRIA
  • DIGESTIO APARATUA
  • ODONTOLOGIA
  • KARDIOLOGIA
  • OFTALMOLOGIA
  • PNEUMOLOGIA
  • OTORRINOLARINGOLOGIA
  • KIRURGIA OROKORRA, HODIETAKO KIRURGIA ETA DIGESTIO APARATUKO KIRURGIA
  • ERRADIOLOGIA
  • KIRURGIA PEDIATRIKOA
  • ERREHABILITAZIOA
  • MEDIKUNTZA OROKORRA ETA PEDIATRIA
  • ERREUMATOLOGIA
  • DERMATOLOGIA
  • UROLOGIA
  • ENDOKRINOLOGIA
  • KIRURGIA ORTOPEDIKOA ETA TRAUMATOLOGIA
  • ONKOLOGIA MEDIKOA

Zerbitzu osagarriak

BIGARREN IRITZI MEDIKOA
Bigarren Iritzi Medikoa zerbitzuari esker, munduko mediku ospetsuen iritzia eskatu ahal izango duzu, gaixotasun larrien kasuan.
ASISTENTZIA ATZERRIAN

  • Zauritu eta gaixoen garraioa eta aberriratzea.
  • Aseguruduna behar baino lehenago itzultzea, senideren baten heriotza dela eta.
  • Joan-etorriko txartela eta hoteleko gastuak senide batentzat.
  • Mediku-, kirurgia-, farmazia- eta ospitalizazio-gastuak atzerrian.

Polizaren baldintza orokorrak

IPRESA OSPITALIZAZIO POLIZAREN BALDINTZA OROKORRAK

Asegurudunak zerbitzuen kostuaren zati bat ordainduko du, ekintza mediko bakoitzeko koordainketa baten bitartez.

Talde Medikoa

02-Preductos_Gipuzkoa_EUSK
02-Preductos_Internacional_EUSK
02-Preductos_Internacional_EUSK
02-Preductos_Dentista_EUSK

Ohiko galderak

Hauek dira beste erabiltzaile batzuek izan dituzten zalantzak.

Klinika askatasunez aukeratu dezaket?

IPRESAk eskura ditu Gipuzkoako eta Estatuko asistentzia-zentrorik onenen ospitalizazio-zerbitzuak.
Oso garrantzitsua baita, gure ustez, gure asegurudunek arreta medikorik eta ospitalizaziorik onena izatea. Besteak beste, zentro hauek aipa ditzakegu: Gipuzkoa Poliklinika, Quirón klinika, etab.

Gipuzkoa Poliklinika aukeratu dezaket asistentzia-zentro gisa?

Jakina. IPRESAk ezin dio uko egin Gipuzkoako eta Estatuko asistentzia-zentrorik onenetako bati.

Larrialdirik gertatuz gero, berehalako asistentzia izango dut?

Gure larrialdi-zerbitzuak eguneko 24 orduetan funtzionatzen du. Lanegunetan eta jaiegunetan.

Bidaia egiten badut, Estatu osoan osasun-laguntza jasotzeko eskubidea dut?

Espainia osoan gure osasun-asistentziaren estalduraz gozatuko duzu.
IPRESA CASER taldean dago, eta horri esker, Estatuko 30.000 mediku baino gehiago jar ditzakegu zure eskura. Zuk lasai bidaiatu dezazun.

Eta atzerrian?

Atzerrian ere asistentzia-modelo bat dugu larrialdi-kasuetarako.

Beste konpainia baten asegurua badut, IPRESAra alda naiteke lehen egunetik eskubide guztiak lortuta?

Noski, IPRESAren asegurua nahi baduzu eta orain beste konpainia batekin kontratatuta badaukazu, ez kezkatu. Guk egingo ditugu aldatzeko izapideak.
Eta zuk asistentzia- eta ospitalizazio-eskubide guztiak izango dituzu lehen egunetik. Gabealdirik gabe.

Aseguru honek kirurgia espezializatua eta diagnostiko-baliabide modernoak hartzen ditu barne?

Jakina, munduko baliabide teknologikorik aurreratuenak gure asegurudunen zerbitzura daude Estatuko asistentzia-zentrorik ospetsuenetan: neurologia, bihotzeko kirurgia, organoen transplanteak, erresonantzia magnetiko bidezko esplorazioak, litotrizia, eskanerra, angiografia digitala, etab.

54 urte betetzen ditudanean, gehiago ordainduko dut?

Ez. Asegurua kontratatzean dagokizun adin-tartearen zenbatekoa ordainduko duzu beti.
Hori da IPRESAren aseguruaren eta beste aseguru batzuen arteko alde nagusia.

Nola kontrata dezakegu aseguru hau IPRESArekin?

Oso erraz. Gure bulegoetara etorri behar duzu (Zaragoza plaza 3, behe-solairua), edo interesatzen zaizun polizaren on line formularioa bidali (orrialde honetan dago, behealdean, Informazioa eskatu atalean), eta polizaren azterketa bat prestatuko dizugu.
Halaber, gurekin jar zaitezke harremanetan 943 46 37 33 telefono-zenbakiaren bidez.

Informazio gehiago eskatu

Informazio gehiago nahi baduzu, bete formulario hau edo deitu 943 463 733 telefono-zenbakira, eta eskatzen diguzun informazioa bidaliko dizugu.







captcha



quiron_policlinica
  • "El trato personalizado, el cuadro médico y la gestión eficaz de Ipresa me dan la tranquilidad de saber que, ante cualquier problema médico, voy a estar en manos de los mejores profesionales"
    José Vergarajáuregui Azcoaga
  • “Todas las consultas médicas realizadas por mi parte, hayan requerido de pruebas complementarias o no, han sido atendidas y solventadas con rapidez y profesionalidad. El trato recibido por parte del equipo de Ipresa es excepcional. Estoy muy contento de tener a Ipresa como compañero de viaje. “
    Iñaki Cortés